XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV. GAZTEEN LEGE-AUSTEEI ZENBAIT ERANTZUN.

Baiñan emen agertzen zaigu egitako arazoa naiz eta gisa ortako delikuentzia ugariena izan, legelariak errialde geienetan ez du aurre-ikusi, tratamentuari dagokionez, adiñekoen gazteen mailla, naiz eta aurrez ikusia egon adingabekoeri dagokiena ". AGUSTIN FERNANDEZ ALBOR.

Gaur egun ordain sariak, obertogo esanda, adingabekoen ezin-egokituari eta gazteen okertzeari erantzun gutxi edo asko pedagojiazkoak eta / edo menderakoiak, orain arte ez-ezagunak edo gutxi ezagutuak izan diran neurri, errealitate eta asmoak euki bear dituzte, eta aspaldikoagandik oiñarriz berezia eta giza-eskubideen araberakoa dan kriminal politika batetik sortuak.

Familien eta gizartezko eraikundeen balioen sustraizko aldakuntzak, ekonomiazko krisiak eta lan-ezak garai bakoitzari eta tokiari dagozkion erantzunak gero eta geiago bear-arazten ari dira, sinbolozko mundu berriak eta adingabeko eta gazteen itxura berriak oso aintzat artuaz.

Kapitulo ontan bi alderdi bakarrik aintzat artuko ditugu: bata ezezkoia (berakin dakarzkien alde-bakarreko eraikunde ertsakorrak bertan-bera utzi bearra) eta bestea baikorra (tokian tokiko ikuspegitik erantzun bir-nortasuntzaleak moldatzea, erriak parte artuaz biktimarekin zuzenetik dagozkionetan).

Gazteen lege-austeen aurrean agintariak eta mass media gaur oraindik gaurko kriminal politikarekin eta oiñarrizko eskubideekin ain ondo ez datozten erantzunaren alde azaltzen dira.

Junger-Tas Irakasleak egindako inkestaren erantzunen artean, noiz, nola, zergatik adingabeko batzuek zigor-eraikundeetan sartuak izan litekenaz egindako burutapenak ezagutzea merezi dute.

Berrogei errialdetik lau`k (Costa Rica, Grezia, La Guayana eta baita España ere) ezergatik ere ez dela adingabeko bat ez epai-aurreko baituran, ez giltzapean sartu bear erantzun dute.